XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); baita itz batzu aren aotik entzun; baita berari ere, zenbait itz esan, azken itzak izango ziranak...! Ta ai! Nolako itzak...! Biotzetik biotzeratikoak...!.
Ona Aita Santuak esan zizkion azken berbak:
Geroak egiaztuko digu, 23-garren Yon igarlea izan zala, dar-dar zegioten ezpaiñetaz orrelako berbak ebaki zizkionean
23-garren Yon'en eriotzagatik izan ziran mundu zabaleko ikara ta negarrak zerbait iraungi ziranean, guztien begietara galdera auxe agertu zan aidearen erdian:
Eliz-legedian alde aurretik dago erabaki-ta, olako Batzarra egiten ari diranean, burutu baiño len Aita Santua il baledi, orduan Batzarra ere, berez bezela, mozturik gelditzen dala; ta mozturik dirauela ere, urrengo Aita Santuak, berriki, ideki arte.
Baiña Aita Santuak nai ezpalu berriro idikitzea, orduan itxirik yarraituko luke; ta Yainkoak daki noiz arte.
23-garren Yon il zanean, baziran or-emenka surmurruak, Aita Santu berriak etzuala bide berdiñetik yarraiki nai izango, bear bada.
Ala ere baziran beste ezagupide batzu, bide berdiñetik yoatea nai izango zuala, uste izateko.